MARIANISTAS KIROLTAS 48 - 31 ARABA 03 LA BOLSA GENEROSA
Merezitako porrota pairatu genuena Marianistas ikastetxean pasaden larunbatean, asteburu honetan jokatuko dugun Final Fourreko aurrekaria izanik.
Partidura joan ginen gauzak ondo egiteko asmoz, sentsazio onak bilatu nahian, partiduko emaitza zein izan zitekeen alde batera utziz; beste partidu baten emaitzaren menpe geundelako zein jakiteko zein izango zen gure finalerdietarako etsaia. Partidua hutsegite eta baloi-galdu gehiegirekin hasi genuen, asko oso tontoak edota ausardia hutsa erakusteagatik; eta horrela, pixkanaka-pixkanaka Mariasek partiduko lidergoa hartu eta eroso ibili zen gure aurka, nahierara. Kontraeraso eta jaurtiketa librei (lehen zatian) eta mozketa zein 1x1ko jokaldiei esker (bigarrengoan) laurdenez laurden gu baino hobeak izan ziren.
Finalerdietarako esperimentua izan zitekeena ez zitzaidan(gun) ezertarako balio, ziurgabetasun josiaz gaude orain; baino denboraldian zehar egindako lanak partidu on bat zor digu, asteburu honetakoa(k) espero.
Denboraldi osoa gabiltza lesio kontuekin, Amaia pasadan asteartean oineko hezurtxo bat apurtu eta ezin izango du jolastu larunbatean; beste arrazoi bat guztia emateko eta borrokatzeko, beregatik. Horrela, Araski (Ligako lehen postuan amaitu dutenak) izango dugu aurkari, bietan erraz irabazi gaitu, asteburuan jolasten duten beste bi taldeek bezala; hortaz, gutxi galtzeko eta asko irabazteko dugu, ezkutuan goaz, baina ezer ez da ezinezkoa.
Hau esanda, guztiei gonbidatzen zaituztet animatzen etortzera larunbatean, goizeko 10:00tan San Viator Ikastetxean. Merezi dugu, merezi dute, baita zuek ere, kronikak irakurtzen zein denboraldian zehar taldea animatzen egon zareten horiek. Animatu!
Azken aipamen berezia duela bi urte egora berdinera heldu ginen taldeari, oroitzapena etortzen zait orain burura, hain gertu geratu ginen... bereziak oso denak, eta zuengatik ere borrokatuko dut.
Azken albisteak