FINAL FOUR INFANTIL RENDIMIENTO
Semifinala: Araski Judimendi 64 – 39 Araba 03
Porrot batekin amaitu genuen denboraldia Araskiren aurkako finalerdietan. Atsedenaldira arte ametsean mantendu ginen, baina hirugarren laurdenak gure aukera guztiekin amaitu zuen. Dena den, amaiera arte borrokatzea zin egin genuen bezala, hala egin genuen.
Bagenekien oso zaila genuela, eta horregatik presiorik gabe ekin genion erronkari. Genekiena zen partidua borrokatzeko aukerarik nahi izanez gero 40 puntutara joan beharko zela, eta... 64 sartu zizkiguten, akabo. Erasoan ez ginen txarto ibili, ez gara puntuak erraz lortzen dituen talde horietakoak, bereak eta bi ikusi behar ditugu saskiratzeak lortzeko. Maria erraz irten zen berari egindako 2x1ko egoera ia bakoitzatik, eta horrek arazo handi bat kendu zigun lehen zatian. Baina atzean ez ginen fin ibili, gogor aritu ginen bai (28 falta, 3 kaleratze...) baina garai honetan egin ezin daitezkeen alebineko hainbat huts egiten ditugu (gure jokalaria jarraitu, jokalari bat bakarrik...) eta hori, neurketa honetan gehiegi.
Hemendik gu animatzera zein partidua ikustera gerturatu ziren denei eskerrak eman nahi dizkizuet, klubeko jokalari zein entrenatzaile, baita denboraldian zehar jarraitu gaituzten guraso guztiei.
Partzialak: (21-09)(15-13)(16-06)(12-11)
Araba 03: Eva (6), Uxue J. (4), María (7), Aitana O. (7), Uxue R. (2), Aitana V. (6), Olaia (3), Sasha (0) eta Ainhize (4). Ezin izan zuen jokatu lesioagatik Amaiak.
Partidu honekin gure denboraldia amitutzat ematen dugu. Momentu onak zein txarrak izan ditugu normala denez, baina oso harro egon daitezke lortutako laugarren postuagatik.
Amaitzeko, San Viator zoriondu nahiko nuke bai F4ko antolaketa bikainagatik baita kategoriako txapeldun izateagatik. Zorionak! Bereziki Nahiari, Euskadiko kanpusean izan dudana.
Azken albisteak