eus  

JJuniorra

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS 66 – 29 MARIANISTAS AHALEGINA

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Maitane

, Juniorra

Juniorreko euskal ligaren hasiera garaipenarekin gasteiztar derbian.


    Kulunkan hasi genuen partida eta Mariasek proposatutako zonakako defentsari aurre egiteko arazoak genituen. Gure lehiakidea horretaz baliatu zen markagailuan aurrean jartzeko, baina poliki-poliki bai erasoan, bai defentsan gure ideiak argitu genituen eta gure jokatzeko era finkatu genuen. Lehenengo laurdenaren azken minutuan markagailuan aurreratu ginen (10-8) eta honela izan zen partida bukatu arte.


    Partidaren hurrengo 30 minutuetan denetik egon zen; oso momentu eta ekintza onak, txar batzuekin, non koordinazio eza argia zen, tartekatzen ziren. Hala ere gure abantaila markagailuan gero eta handiagoa zen eta bukaeran 66-29, gure alde.