IRAURGI 69 – 57 ASADOR 10 GIBAJAS
Denboraldiaren lehenengo porrota partida txar batean
Hasieratik gure egunik onena, batez ere defentsan, izango ez zela nabaritu zen. Ez genuen defentsa onik egin, eta hala ere, erasoan asmatzen genuenez, defentsan gaizki egiten genuena zuzentzen zen. Lehenengo laurdenaren bukaeran 20–19 ikusten zen Iraurgiren alde.
Bigarren laurdena antzekoa izan zen defentsan, baina erasoan ez genuen hainbeste asmatzen eta Iraurgik aprobetxatu zuen markagailuan zeukan abantaila handitzeko. Honela heldu ginen atsedenaldira: 41 – 28.
Aldageletatik pasa ondoren gure defentsa zuzendu genuen eta ez genion utzi beste taldeari kantxan eroso sentitzen. Erasoan berriz, denetik egon zen: jokaldi on batzuk hain onak ez ziren beste batzuekin tartekatzen ziren. Honela gauzak, guretzat izan zen bigarren aldi honetako partziala, eta bukaeran 69-57 markagailuan.
Azken albisteak