MOVILTECK ISB 62 - 51 KIROLAK ARABA
Defentsan hutsegite nabarmenekin hasi genuen partidua, horrek eraman gintuen 9-1 partzialera baina, hiruko marratik egindako jaurtiketak eta defentsan egindako lan txukunari esker aurreratu ginen markagailuan eta 15 -17 emaitzarekin bukatu zen laurdena gure alde.
Bigarren laurdenean, taldearen defentsako lan onari eutsi zion eta 6,75 metrotik egindako saskiratzeak ugariak izan ziren, baina erreboterako hutsegiteak, 35-32 emaitza utzi zuten etxekoen alde.
Bigarren zatian, hirugarren laurdena 14-5 partzialarekin bukatu zen eta horrek zaildu egin zituen gauzak guretzat, nahiz eta azken laurdeneko hasieran, soilik 5 puntuko aldea izan. Berriro ere, defentsa-errebotean izandako akatsak, erraztu zuen etxeko taldeak irabazteak eta neurketa 62-51 bukatu zen.
Nahiz eta emaitza txarra izan, azken asteko lana nabaritzen hasi da taldeko jarrera defentsiboan. Hurrengo erronka Ointxe Araskiren kontra harrotasunez jardutea izango da.
Azken albisteak