DOMIBERIA 37- ARABA LA BOLSA GENEROSA 73
Gazi-gozo zaporearekin estreinaldian. Garaipena eta egindako joku ona lainotuta geratzen dira Saioa Peciña-ren lesioarekin.
Partidaren amaierako emaitzak ez du errealitatea islatzen; etxeko taldeak jokalariak ditu, baita gogoak eta ilusioa estreinatu berria duten kategorian.
Igandean eskarmentu eza nabarmena izan zen baina seguru denbora pasa ahala irtenbidea aurkituko dutela.
Partidaren hasiera gure alde jarri zen eta hori nabarmena izan zen markagailuan. Domiberia defentsa aldatzen saiatu zen baina ezin. Bestaldetik, debut-aren urduritasunak faktura pasa zien, kanasta azpiko jaurtiketa errazak huts eginez
Laurdenak pasa ahala partida berdin zihoan azken laurdeneko azken minutuak iritsi zirenen arte. Une horretan Saioa Peciña, gure jokalariak, kolpe bat hartu zuen belaunean eta kantxatik atera behar izan zuen.
Oraindik ez dakigu zein den lesio zenbaterainokoa. Kontusio bat besterik ez izateko konfidantza dugu. Hemendik animo guztia bidaltzen diogu; ea laister berriro gure artean dagoen, bai entrenamenduetan, bai partidetan.
Hurrengo larunbatean arratsaldeko 18:00tan denboraldiari hasiera emango diogu etxean, Liceo Monjardin-en aurka eta lehenengo jardunaldian lortutako garaipena errepikatu ahal izateko lan egingo dute aste honetan.
AUPA ARABA!
Azken albisteak