eus  

JJuniorra

Foto

ELECTRO ALAVESA ARASKI 58 - 54 ASADOR 10 GIBAJAS

Ibon Saenz de Lafuente - Foto Alberto Gutierrez

, Juniorra

Porrota denboraldiko Gasteiztarren arteko bigarren derbyan

3 zati oso berezitutako partida egin genuen: Lehenengo 15 minutuak, bigarrenak eta azkenengo 10ak.

Lehenengo 15 minututan erasoan lan hona egin genuen. Irizpide eta abiadura nahikoarekin baloia mugitzen genuen, erritmo onarekin erasora iritsiz, entrenatutako mugimenduak ondo gauzatuz. Defentsan aldiz, maila ona mantendu genuen. Horrela, markagailuan gure aldeko tarterik handiena lortuz (10-17).

Bigarren 15 minutuetan, aldiz, erasoak gero eta zailagoak egiten genituen, irizpide zehatzik gabe. Defentsan bestalde, 1x1 eko egoerak era egokian defendatzen utzi genuen, laguntzetan ez ginen fin aritu, gure aurkariari aukera asko emanaz. Guzti honen baturaz, Araskik markagailua irauli eta azken 10 minutuetan 9 puntutako desabantailarekin iritsi ginen.

Azken laurdenean, burua baino bihotz gehiagorekin arituta, markagailua estutzeko gai izan ginen baina iraultzeko gaitasunik gabe.