LOIOLA INDAUTXU 02 74 - 37 KIROLAK ARABA
Partida zaila izango zela jakinda, Loiola-Indautxu-ko kantxa bisitatu genuen. Bertan, orain arte lortutako sentsazio onak sumatu nahi bagenuen, maila ona erakutsi behar genuen.
Partidaren lehenengo minutuetan urduritasuna izan zen nagusi, eta hasierako 8 minutuetan 1. partziala 23-8 puntukoa izan zen. Gero gure jokua hobetu genuen defentsa ona erakusten eta eraso espazioak lantzen, bigarren laurdena irabazi genuen.
Hirugarren laurdenean lanean jarraitu genuen baina, aurkarien gehiagotasun fisikoa eta errebotea harrapatzeko izan genituen zailtasunak norgehiagoka haien alde jarri zen.
Azkenengo minutuetan, saskiratzeko arazoak eta defentsan izandako hutsak abantaila handitu zuen etxekoen alde. Partida 74-37 bukatu zen.
Azken albisteak