eus  

JJuniorra

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS 70 – 42 EASO UNIVERSIDAD DE DEUSTO

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Maitane

, Juniorra

Garaipena gora-berako partidan


Larunbatean jokatutako partidan erasoari begira lau tarte oso berezituak eman ziren:


1-. Fase honetan, hasierako jauzitik, lehenengo 5 minutu-arte, joko nahasia egin genuen. Behar besteko kontzentrazioarekin ez ginen kantxaratu, honek joku txarra eragin zuen, ideien garbitasunik eta sendotasunik gabe aritzera eramen gintuen. Easo-k hau aprobetxatu zuen aurretik markagailuan hasteko.


2.- 5. Minututik atsedenerarte. Azkartasun eta arintasunarekin jokatutako tartea izan zen. Kanastarekiko zuzenak izan ginen eta erasoan erabaki onak hartu genituen. Ziurrenik, denboraldiko 15 minutu onenak izan ziren. Ondorioz, 41- 17 ko tarteaz joan ginen atsedenaldira.


3.- Hirugarren laurdenean, hasieran egindako akatsak ez errepikatzeko asmoarekin kantxaratu ginen. Lortu genuen, baina egiari zor, lehen zatiko jokoaren parera ez ginen iritsi.


4.- Azken laurdenean, aurreko 30 minutuetan egindakoa ontzat eman eta erlaxatu xamar aritu ginen, partidaren bukaerara 70 – 42 ko emaitzarekin bukatuz.


Defentsari dagokionez, nahiko sendo egon ginen partidaren 40 minutuetan, defentsa lanetan sendoagoak eta eraginkorragoak izatea lortu genuen, aurreko asteei dagokienez aurrera pausua emanez.