EXTITXU LAS BELLOTAS 69 - 66 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Jarraian jokatutako bigarren derbia , 2 segunduren faltan jasotako hiruko batengatik galdutakoa
Oso motibatutako Las Bellotas taldearen kontrako partidua, berdindua eta markagailuan txandakatze askokoa izan zen. Arabak txapelketako plantillaren onenetariko baten kantxa bisitatu zuen, froga on bat, denboraldi hasiera honetan taldea zein mailatan zegoen jakiteko.
40 minutuen zehar oso partida berdinduta ikusi zen, non markagailuko ezberdintasunak txikiak ziren bi taldeentzat; honi arbitraje permisiboa gehitu behar zaio, partidu lehiatua eta ikuslearentzat interesgarria bihurtu zelarik.
Etxeko taldeak bai jaurtiketa libreetan, bai hirukoetan asmatu zuen eta bere taldekide batzuen kalitatea aprobetxatuz haien jokoaren oinarriak ezarri zituen. Kanpokoek aldiz triangulazio eta erasoko baloi mugimendu eraginkorrak erabiltzen zituzten.
Partidaren lehenengo irakurketa, positiboa izan behar da, taldeak edozein talderen aurka jokatzeko gaitasuna baitu, kantxan txikiagoa sentitu gabe.
Handia da hobetzeko tartea Arabarentzat. Defentsako laguntza kaskarrek taldearen defentsa oztopatu zuen aurreko igandeko partiduan zehar, jaurtiketa libreetan egindako akatsek guztiz ondoratuz taldea.
Larunbatean taldea Divinora bueltatuko da, denboraldi hasieratik oso ondo egiten ari den Mungiaren kontra jolasteko.
Bukatzeko taldekide guztien partez besarkada haundi bat bidali nahi diegu , gure jokalaria den Saioa Peciñari, baita Las Bellotas-eko Naiarari ere. Biak min hartuta daude eta denboraldi osoa galduko dute.
Azken albisteak