eus  

JJuniorra

Foto

GERNIKA KESB 65 – 56 ASADOR 10 GIBAJAS

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Alberto Gutierrez

, Juniorra

Gorabehera askoko partidan porrota luzapenean


Lehen laurdenean eta bigarreneko hainbat minututan zehar, partida oso berdinduta egon zen, bi taldeen arteko etengabeko ika-mikan. Erasoan guk erraztasunez eta erritmoarekin aritu ginen, jaurtiketa onak eginaz eta era bertikalean barneratuz. Bitartean, defentsan, maila mantentzen genuen, nahiz eta azken asteetako entrenamenduetan landutako jokaldietan akatsak egin. Akats horiei ezker, bigarren laurdeneko azken minutuetan Gernika-k markagailuan aurre hartutako abantailarekin atsedenera joan ginen.


Aldageletatik bueltan, ez dugu defentsako akats horiek zuzendu eta erasoan izandako kontzentrazio eta arintasun ezari, Gernika-k markagailuan 10 puntuen gainetik ihes egin zezala eragin zuen. Hirugarren laurdenaren amaieran, defentsan eginiko akatsak konpontzen hasi, eta erasoan, gure ezaugarriak erakusten hasten ginen. Laugarren laurdena ildo beretik joan zen, ondorioz, partida berdintzea lortu genuen luzaketa behartuz.


Luzapenean aldiz, partida bakarra izan zen, Gernikarrak, honek irabazteko parada eman ziena.