ARABA LA BOLSA GENEROSA 71- 70 MUNGIA ST
Dibertigarria eta emozioz beteriko partidua bizi zen larunbatean Divino Maestron denboraldia ondo hasi duten bi talderen artean. Mungia aurten igo da Bigarren Maila honetara, baina Ligako barruko jokoko bikoterik onenetarikoa du.
Partidua oso berdindua izan zen 50 minutuetan zehar, azkeneko markagailuak islatzen duen bezalaxe. Mungiak lehen zatian izan zituen bere abantailarik nagusienak, eta Arabak, aldiz, azken laurdenetan.
Partiduan bi joko estilo zeharo desberdinak egon ziren, Mungia etxeko taldearen erasoa defentsa pasibo baten bitartez gelditzen saiatu zen (bai eta lortu minutu askotan ere); eta erasoan bere barruko jokalariek sortutakoari esker bizi izan zen batez ere, baita saskiratutako jaurtiketa libre kantitate altuari esker (23/34tik).
Araba, bitartean, jokoari abiadura ematen ahalegindu zen, eta estatikoan triangulazioak bilatzen. Nahiz eta jaurtiketa egokiak egin, ez zen egunik onena izan, eta horrek nolabaiteko antsietatea eragin zuen eta oreka nagusiago batekin jokatzeari uztea ekarri. Horren adibide jaurtiketa libreen datua, 8/22tik.
Pasaden asteburukoa gurutze irten zen eta honako hau aurpegi, taldeak bilakaera positiboan jarraitzen du; eta nahiz eta egun txarra izan jaurtiketen portzentajeari dagokionez, jokalariek izaera eta nortasuna erakutsi zuten lehiatzen jarraitzeko. Hurrengo larunbatean irteera oso gogorra dugu liderraren aurka Logroñon, jokalari askoko taldea, eta pasaden denboraldian zer egin dezaketen ondo erakutsi zuten ere.
Azken albisteak