URGATZI A 24 - 27 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Olabidera joan ginen lehenengo bueltako azken partida jokatzera
Lehenengo erdian, irailetik egiten ditugun akats berdinak errepikatu genituen, eta aldageletara joatean, 14-6 gure kontra islatzen zen markagailuan.
Bigarren erdian, eta azken boladan normala denez, kontzentratuta, urduritasun gutxiagorekin, eta zer egin behar genuen ondo jakiten, atera ginen kantxara, entrenatu dugun guztia eramaten.
Bukatzean 24-27 gure alde. Konstanteagoak bagara eta lehenengo minututik %100-ean ateratzen bagara, egiten ari garen aurrerapen guztiak erakutsi ahal izango dugu.
Azken albisteak