URGATZI D 2 - 52 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Oso kontzentratuta atera ginen kantxara eta, astean zehar landutako guztia, praktikan jartzeko aukera izan genuen. Hala ere kontzentrazio hori ez zen gurekin egon jaurtiketa libreetan, non ez genuen gehiegi asmatu.
Bigarren erdian nabarmena izan zen gure erritmoaren jaitsiera, baina partidara bueltatu ginen eta pozik bukatu genuen, nahiz eta minutu batzuetan erabat deskonektatuta egon.
Poliki-poliki eta esfortzuz, hobetzen jarraitzen dugu eta orain gogor lan egiten jarraitu behar dugu hurrengo jardunaldietan ere emaitza onak lortu ahal izateko.
Azken albisteak