ELECTRO ALAVESA MARIANISTAS 29 – 81 ASADOR 10 GIBAJAS
Garaipena bigarren itzuliko lehen partidan.
Nahiko erritmorekin bi taldeen aldetik lehiatutako partida suertatu zen. Lehen 20 minutuetan nahiko serio aritu ginen bai defentsan eta baita erasoan ere. Ondorioz, pixkanaka markagailuan aldentzen joatea lortu genuen, atsedenean 15 – 38 aldeko tanteoa lortuz.
Aldageletatik bueltan, lehen zatiko ildo beretik jarraitzea izan zen, erasoko nahiz defentsako ikuspegitik hobetzeko. Bigarren zatiaren tarte genienean lortu genuen, nahiz eta minutu pare bat izan genituen nahiko deskontzetratuta ibili ginela, hurrengo partidetarako zuzendu beharrekoa.Hala ere, orokorrean, sentsazioak onak izan ziren eta hori markagailuan islatu zen, bukaeran gure interesen aldeko 29 eta 81ko markagailuaz bukatu zen norgehiagoka.
Azken albisteak