ARASKI OINTXE 52 - 41 KIROLAK ARABA
Partida oso parekatuta gure mailako aurkari baten kontra. Lehiaketaren
denbora gehienetan zona-denfentsa erabili zuten eta, nahiz eta gure taldea azken
partiduetan hobekuntza nabaria izan, markagailuaren emaitza oso parekatuta izan
zen
Atsedenaldiaren ostean 8 puntuko diferrntzia gainditu genuen eta azkenego
laurdena gure alde puntu 1eko diferentziarekin hasi ginen.
Jaurtikeka libreetan egindako akatsak eta kontraerasoetan izandako hutsen
ondorioz, araskik partida berdindu zuen eta luzapena jolastera behartu
gintuen.
Halako kasuetan, akats gutxien egiten duen taldeak irabazten du, eta hori
ez zen gure kasua izan.
Taldea nekatuta eta bi jokalari gutxiagorekin, bigarren eta hirugarren
aukera ere, eskeini genion gure aurkariari. Honek ondo aprobetxatu eta 11
puntuko aldearekin irabazi zigun. Hori bai, bi taldeen arteko desberdintasunak
askoz txikiagoa izan zen.
Azken albisteak