MARIANISTAS 33 - 30 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Marianistaseko jokaleku hotza, ezohiko ordutegian bizitatu genuen, baina
beti ere partidaz partida hobetzeko gogoekin.
Partida bi taldeentzat urduritasun eta hainbat hutsegitekin hasi zen.
Marianistasekoek kantxa osoan egiten zuten prezioa dela eta, ez ziguten usten
gure ideiak kantxan gauzatzen. Dena dela, lehenengo laurdena gurea izan
zen.
Gure paseak ez ziren zehatzak eta errebotea kontrolatzeari utzi genion.
Atzedenaldian jadanik bagenekien zer egin behar genuen norgehiagoka irabazi nahi
bagenuen.
Azken bi laurdenetan saskiratze trukaketa batetan bilakatu zen partida. Bi
taldeetan orain arte egindako akatsak errepikatzen zirelarik.
Azkeneko 24 segunduetan, 3 puntugatik galtzen genuen eta nahiz eta partida
parekatzeko bi aukera izan, oraingo honetan baloiak ez zuen sartu nahi
izan.
Taldeak hobetzen eta kontzeptuak bereganatzen jarraitzen du. Partiduetan
erregularragoak eta konstanteagoak izan beharko ginateke. Orain arte bezala lan
egitea dagokigu.
Azken albisteak