eus  

JJuniorra

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS 54 – 58 ARANUR ISB

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Maitane

, Juniorra

Etxekoen porrota Iraurgiren bisitan


Lehen 20 minutuetan partida nahiko serioa egin dugu. Bai erasoan bai defentsan kontzentratuta egon gara, entrenamenduetan azken asteetan zehar landutakoa gauzatuz. Era honetan, atsedenera berdintasun handiarekin iritsi gara, markagailuan 26 puntuko adostasunean.


Atsedenaren ondoren, oso kontzentratuta irten gara, nahi eta egin behar genuenaren ideia argiarekin. Honek markagailuan 7 puntuko abantaila izatera eraman gaitu. Baina une horretan, ondo egiten ari garen guztia egiteari utzi eta ideia eta kontzentraziorik ezak partidatik ateratzera eraman gaitu, Iraurgi-k jokaldi onak egin dituela kontuan izanda, markagailuan ezberdintasuna murriztu beharrean handitzeko joera hartu, eta laugarren laurdena jokatze aurretik, 9 puntuko errenta hartu digute.


Azken laurden honetan, ideiak berrantolatu ditugu. Honek Partidan berriro sartzera eraman digu, eta pixkanaka aldea murriztera eraman gaitu, partidaren amaierarako 2 minutu faltan, puntu bat behera jarri arte. Azken bi minutu hauetan, Iraurgi-k hobeto jolasten jakin du eta ondorio bezala, partida irabazi du 54 eta 58ko emaitzarekin.