KIROLAK ARABA 32 - 66 OINTXE ARASKI
Kategoriako talde indartsuenetariko baten kontra jokatu genuen, eta, nahiz eta emaitzak ez islatu, lehiatua egon zen partidua lehen bi laurdenetan. Taldeak, bai erasoan, bai defentsan, azken hilabetetan landutakoa erakutsi zuen, erasoan modu koordinatu batean mugitzen eta espazioak errespetatzen, eta defentsan, laguntza onak egiten eta oldarkortasuna adierazten.
Atsedenaldia ostean, defentsako hanka-sartzeek eta huts egindako paseek, beste taldea markagailuan urruntzea baimendu zuten, partida haien alde erabakita gelditu zelarik.
Azken albisteak