ARABA LA BOLSA GENEROSA 47 - 29 SAN VIATOR
Garaipenarekin garbitzen den partidu txarra
Partidu txarra taldeak jolastu zuena pasaden larunbatean Divinon. Ordua eta gogo faltak markatu zuten partidu hasiera, eta lehenengo laurden osoa. Urteko laurden txarrenetarikoa, 6-13. Txisparik gabeez erasoan ez defentsan, eta partidua irabazteko gogo askorik gabe, itxuran.
Laurdenen arteko atsedenaldiak ondo etorri zitzaion taldeari, lehenengo minutu txarra bada ere, 20-4ko partziala egitea lortu zuten gainontzeko minutuetan. Atsedenaldian, taldeak 26-19 agintzen zuen markagailuan, partidu txarra izaten ari bazen ere.
Hirugarren laurdena bigarrena bezala joan zen, gogo pixkat gehiagorekin, eta 6-0 eta 8-0ko bi partzialekin, taldea markagailua abantailarik handiena lortu zuen, +17.
Laugarren laurdena lehenengoa bezain txarra izan zen. Kontzentrazio eza eta deskonexioa momentu hauek ekiditzea lortu behar dugu, etorkizuneko partiduetan arazorik ez izateko.
Parciales: 6-13 / 20-6 / 14-4 / 7-6
Uxue Galarza (-), Anne Palacios (2), Arrate Arenzana (9), Uxue Martínez (2), Sonia Gómez (2), Alazne Manzanos (4), Leyre Manzanos (6), Uxue Garaialde (0), Janire Alvez (-), Esti Manzanos (5), Sandra Lauzurica (12), Irati Sagasti (3), Irune Palacios (0), Andrea Sánchez (2).
Azken albisteak