eus  

JJuniorra

Foto

TABIRAKO BAQUE 49 – 60 ASADOR 10 GIBAJAS

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Maitane

, Juniorra

Euskal ligako junior taldearen landutako garaipena Landakon.


    Aurreko asteko partida kontzentrazio eta erritmorik gabe hasi ondoren, honetan gauza bera gerta zedin ez genuen nahi. Lortu genuela esan dezakegu. Partida kontzentratuta eta bizi hasi genuen, bai erasoan eta baita defentsan ere, ondorioz 0-12 aldeko markagailuarekin ekin genion partidari, dinamika honek lehen laurdena amaitu arte luzapena izan zuen, 10-18 ko markagailuarekin bukatu genuen zati hau.


    Hortik aurrera, lan ildo horretan jarraitzea lortu bagenuen ere, erasoan sortutako jokaldi onak nahi baino saskiratze gutxiagorekin burutu genituen, beste partida batzuetan baino jaurtiketak asmatzeko gaitasun gutxiago izan genuelako, nahiz eta hauek egiteko posizio argiak lortu. Hala ere, saskira begirako akatsak defentsa onarekin orekatzen genuen. Ondorioz, 49 – 60 ko puntuaketarekin partida amaitu zen.