ARABA LA BOLSA GENEROSA 75 - 47 INFORMATICA SOPELANA UGERAGA SASKI
Araba garaipenen ildora itzuli zen 2017ko azken partiduan.
Etxekoak talde joko onera itzuli ziren Sopelanaren aurka, nahiz eta euren sailkapenak erakusten ez duen arren kalitatezko taldea bada.
Partiduak bi zati zeharo ezberdin izan zituen. Lehen bi laurdenetan, etxeko taldea markagailuan gailentzen zen baina alde sakonik ireki gabe. Sopelana emaitzen beharrean dago, eta fisiko ona duen taldea izanik ez zen lehendabizikoan etsiko; -10eko bi egoerei buelta eman eta atsedenaldiara partiduan sartuta iritsi ziren.
Atsedenalditik bueltan Arabak defentsako jarrera hobetu eta talde jokoarekin jarraitu zuen, eta hemen, lehen zatiko errotazio zabalagoak bere fruituak eman zituen eta markagailua apurtuz joan zen. Azken laurdena bigarrenaren oso antzekoa izan zen, eta horrela partiduaren amaierara iritsi ginen.
Orain merezitako Gabonetako etenaldia dago, non taldeak jarraituko du hobera egiten saiatzen 2018an poztasun gehiago emateko asmoz.
AUPA ARABA!
Azken albisteak