eus  

JJuniorra

Foto

ARABA LA BOLSA GENEROSA 71 - 68 ALKARTETXE ARASKI

Markel Uriarte - Foto: Maitane

, Juniorra

Sufritutako partidua, garaipena, eta Euskal Ligara igoera


Entrenamenduak eta partidu hau jolasteko gogoak gure gorputzak hartu zituen gabon batzuen ostean, iritsi zen eguna azkenean. Urduritutako jokalariak bi taldeetan, harmaila beteak eta partidu hasierako txistua entzuteko irrikatan.


Partidua urduritasun askorekin eta saskiratze gutxirekin hasi zen, eta horren isla 8. minutuko markagailua zen, 4-7. Baino hainbat akatsek azken bi minutu mugitu batzuetan laurdena 10-16 amaitzea eragin zuten.


Bigarren laurdenean taldeen arteko errespetua nabaria izan zen. Taldeek ez ziren arriskatu nahi partidua hain goiz galtzera, eta hartzen ziren arriskuak txikiak ziren. Araskik ondo bilatu zituen kilimak eta abantaila mantentzea lortu zuen atsedenaldian, 26-30.


Aldageletatik pasatzeak gaizki egin zion taldeari eta, lehenengo bi minutuetan, 0-8ko partziala jaso genuen 12 bera jartzeko markagailuan. Zonakako defentsa on batek kaos egoeran sartzea eragin zigun hainbat minututan zehar; baino gainontzeko 8 minutuetan defentsako intentsitatea igo genuen eta jokalariek benetan sinisten hasi ziren. 25-14ko partziala denbora horretan laurdena 51-52 markagailuarekin amaitzea eragin zuen.


Dena jolasteke eta inspiratutako talde bat. Lehenengo bi minutuetan 7-0eko partzial batek markagailuan aurre hartzeko balio izan zigun partidua amaitu zenerarte. Sandra, laurden honetan oso ondo jolasten 13 punturekin, lasaitasuna mantentzea egin zigun azken momenturaino.


Hemendik aurrera esperientzia berri bat hurrengo asteburutik aurrera Euskal Ligaz gozatu ahal izateko.


Parciales: 10-16 / 16-14 / 25-22 / 20-16


Andrea Sánchez (1), Anne Palacios (0), Arrate Arenzana (11), Uxue Martínez (2), Sonia Gómez (0), Alazne Manzanos (5), Leyre Manzanos (2), Uxue Garaialde (0), Janire Alvez (-), Esti Manzanos (6), Sandra Lauzurica (29), Irati Sagasti (13), Irune Palacios (2), Uxue Galarza (-).