EASO BANKOA 54 - 56 KIROLAK ARABA
Gabonetako oporrak eta gero denboraldiaren lehenengo garaipena etxetik kanpo.
Lehenengo minutuak bi taldeen indarrak neurtzeko balio ziren eta hortik aurrera 6 puntutako abantaila lortu genuen lehenengo laurdena bukatzean.
Bigarrenean 10 punturaino heldu zen ezberdintasuna, Mariak hirukoetan izan zuen trebetasuna eta taldeko defentsa onari esker. Nahiz eta bigarren laurden honetan 19 puntu aurretik jartzea lortu, atsedenaldian 10 puntuko abantaila geneukan.
Partidaren bukaera zaila aurreikusten zen, geneukan abantaila nahikoa ez zelako, eta honela izan zen; 3 minutu falta zirenean partida berdinduta zegoen.
Bukaeran gure aldekoa izan zen partida, Carlotaren hiruko bati esker eta taldeko hiru defentsa handiei esker.
Hurrengo astean Euskal ligaren lehenengo fasea La Salle-ren kontra itxiko dugu.
Azken albisteak