ARASKI 05 32 - 34 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Aurreko larunbatean gure Haurren taldea ibilbide berri bat hasten zuten.
“Araski 05” en kontra aritzen ginen, aurkari gogorra. Partida etxetik kanpo
jokatzen zen.
Jokatutako azkenengo partida, denboraldiaren onena izan zen eta gure
igurikimenak handiak ziren. Dena den partida ez zen hasi gu pentsatzen genuen
bezala. Beroketan jadanik kontzentrazio eza nabaritzen zen, seinale txarra;
horrek partidaren lehenengo zatian eragina izan zuen, baloi-galtze ugari, saski
azpian huts egindako jaurtiketak, pase txarrak eta jokalariak faltaz kargaturik…
Aurkariek hutsegite hauek baliatuz abantaila hartu zuten markagailuan.
Bigarren zatia emaitza hobea izan zuen. Defentsan arazoak izaten jarraitzen
genuen eta gure bi jokalari aulkian eserita bukatu zuten egindako faltengatik,
eta besteak nahiko kargatuta zeudelarik; baina erreboteak hartzen eta uztail
aurrean eraso lanean eraginkorrak izaten hasi ginen, markagailuan aurrea
hartuz.
Azkenean garaipena lortu genuen, baina bakarrik bi puntuagatik. Ez zen
partida ona izan, Gabonetako etenaldia eta urduritasunagatik izatea espero dugu.
Gure jokoan gehiago sinistu behar dugu eta kantxan inposatu.
Azken albisteak