FABIOLAS SAN ANTONIO 50 - 59 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Araba 2018 urteari garaipenarekin ekin zion Pradejonen (Errioxan).
Hiru asteko etenalditik bueltan, Arabak Fabiolas San Antonio zuen aurkari, etxean lehiakor eta indartsu dagoen taldea, non ehuneko handi batean garaipenak lortzen dituen.
Partidua zaila ziruen aipatutako arrazoi horiengatik, eta lehen zatiko markagailuak horren islada erakusten zuen: 21-20 etxekoentzat. Araba ez zegoen fin, bereziki erasoan.
Hirugarren laurdena izan zen partiduko gakoa, arabarrak asmatzen hasi ziren eta partiduaren irakurketa ona eginez pixkanaka markagailuan urrunduz joan ziren, etxekoak aldiz ezinean kanpotarren defentsa aldaketa baten aurrean.
21 puntuko aldera iritsi bazen ere, San Antonio ez zen etsi eta jaurtiketa libreen ehuneko altu bati esker aldea murriztea lortu zuten azken emaitzara heldu arte.
Hurrengo partiduak lehendabiziko itzulia itxiko du, 16:30tan Divino Maestron Askartzaren aurka, liderrei irabazi bai baina irregular dabilen taldea. Etxekoek hainbat bajei aurre egin beharko diote larunbatean.
AUPA ARABA!
Azken albisteak