EASO UNIVERSIDAD DE DEUSTO 38 - 67 ASADOR 10 GIBAJAS
Garaipena eguberrietako geldialdiaren ondoren.
Lehengo 17 minutuetan taldeak oso lan ona burutu zuen erasoan nahiz defentsan. Erasoan baloia azkartasunez mugitzen genuen eta jaurtiketarako aukera onak bilatzen genituen, ondorioz puntuak erraztasunez lortzen genituen. Defentsan, bitartean, lan ona egin genuen, baloiaren gaineko 1x1 etan, laguntzetan eta erreboteetan. Ondorioz apurka apurka markagailuan tartea handitzen joateko aukera izan genuen. Atsedenaren aurreko 3 minutuetan ordea erlaxatu ginen eta ondorioz, Easok markagailuan aldea zertxobait murriztu zuen.
Aldageletatik pasa eta gero, ideiak berrantolatu eta partidaren lehen minutuetako ildotik jarraitzeko aukera izan genuen, aurretik azaldutako joko onera bueltatuz. Gutxika markagailuan tarteak handituz joan ginen partidaren amaieran 38 – 67 ko emaitza lortu arte.
Azken albisteak