ARABA LA BOLSA GENEROSA 44 - 25 ARABERRI NIÑO JESUS
Urteko bigarren partida honetan Araberri Niño Jesusen aurka jokatzen ginen.
Aurreko larunbateko sentsazio txarrak konpondu nahian, intentsitate onarekin
hasi ginen partida, naiz eta oraindik hutsegin saskiratze errazetan. Aurreko
partidako akatsak hobetzea lortu genuen, gehiago mugitzen, baina batez ere
hobeto defenditzen, hori dela eta aurretik aipatutako saskiratze errazak.
Atsedenaldi ostean, indartsu, kontzentratuak atera ginen, batez ere 3.
laurdenean. Dena den, ez ginen gai izan une oro kontzentrazioa mantentzen;
“hutsuneak” ditugu. Baina azkenik, aurrera egin genuen eta garaipena lortu
genuen.
Jokalariak zoriondu, pixkanaka garapena igartzen ari gara. Orain ezin gara
erlaxatu, gogor eta hobetzen jarraitu.
Aurrera neskak!
Azken albisteak