ARABA LA BOLSA GENEROSA 49 - 35 ASKARTZA CLARET
Arabak garaipen garrantzitsua lortu zuen Askartzaren aurka, haientzat partidu garrantzitsua zen beheko aldetik maila mantentzeko irekitzen ari den aldea jakinda.
Partidu zaila etxekoentzat bakarrik taldeko 6 jokalari egonda, eta 4 junior lagundu behar izan zuten.
Lehen laurdena etxekoentzat izan zen (18-8), markagailuan aldea hartuz. Arabak bi aldetan nagusitu zen, atzean zein aurrean, baino jaurtiketa libreetako hainbat akatsek ez zuten utzi aldea handiagotzen. Hurrengo laurdenean Askartza partiduaren zentzua aldatzen saiatu zen, beraien uztaila gehiago babestuz eta etxekoei jaurtiketa gehiago lagaz; honek erasoko-jarioa eten zuen eta markagailuko aldea ez zen gehiegirik mugitu.
Hirugarren laurdena bigarrenaren ildotik joan zen, baina Arabak pixkanaka kanpotarren defentsa pasiboari irtenbidea aurkitu eta saskiratzeak aurkitu zituen uztail-azpitik.
Azkeneko laurdenean tentsio lehiakorra jaitsi zen partidua erabakita baitzegoen, 49 eta 35 markagailura iritsi arte.
Berririk txarrena lesio modura iritsi zen. Espero dugu Amaia Moreno ahalik eta lasterren bueltan egotea, beste bajak bezalaxe.
Azken albisteak