SAN VIATOR C 29 - 45 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Partida zaila eta gogorra larunbat honetakoa San Viatorren kontra. Lehenengoak sailkapenean eta gainera etxean jolasteko abantaila zeukaten.
Urduritasuna gure haurren jabe egin zen, baita gurasoen eta entrenatzaileen jabe ere; baina kantxara kontzentratuak eta gogo handiarekin atera ginen.
Beroketa on batekin hasi ginen eta, hotza ari zuen arren, apurka-apurka gure haurrak berotzen hasi ziren. Hasten da norgehiagoka. Lehenengo laurdenean bi taldeetan tentsioa nabaritzen zen eta amaitzeko txirrina jotzen zuen bitartean, gure taldeak hiruko bat sartu arte emaitza ez zen gure aldekoa izan, baina horrek, gure ilusioa handiaraztea lortu zuen.
Bigarren laurdenetatik aurrera, gauzak hobeto joan ziren: bat baten kontrako defentsa hobetu genuen, errebotea bai erasokoa, bai defentsakoa zigortzen genuen, baloiaren mugimendua hobetzen genuen… Hala eta guztiz ere, jokalariek ez zuten erakutsi egin zezaketen guztia. Badira egunak gogoak izanik ere gauzak ez direla ateratzen espero duzun bezala. Hori dela eta gure haurrak animatzea eta egiten duten esfortzua indartzea tokatzen zaigu.
Gogor neskak!
Azken albisteak