KALEANGORA LICEO MONJARDIN 56 - 43 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Arabak ezin izan zuen jarraian bere bosgarren garaipena lortu eta esku hutsik bueltatu zen Iruñeatik.
Lesio ugarirekin bisita egin genion Liceo Monjardini eta intentsitate handiko partidu batekin topo egin genuen, non epaileek hori baimendu zuten.
Lehen laurdenean kanpotarrek ulertu ezin daitezkeen hiru saskiratze erraz huts egin zituen kontraerasoak eta horrek ekarritako antsietateaz gain etxekoek 9 puntuko abantaila lortu zuten, ostera erabakigarria izan zena.
Hurrengoko laurdenetan gogoz baina ezinean ibili ziren zurigorriak, eta nahiz jarrera ona izan ezin izan zuten partiduko joera aldatu. Etxekoek abantaila mantendu zein handiagotu zuten euren defentsa bizi eta momentu garrantzitsuen erasoko eraginkortasunari esker.
Asteburu honetan atseden hartzen dugunez espero dugu jokalariren bat berreskuratzea hurrengoko norgehiagokei begira.
AUPA ARABA!
Azken albisteak