ASADOR 10 GIBAJAS 74 – 63 ELECTRO ALAVESA ARASKI
Lehenengo minututik kontzentratuta egoteko asmoarekin ekin genion partidari, Araskiren aurka aurreko partidan eginiko akats berdina ez errepikatze aldera. Eta egia esateko lortu genuen. Hasieratik bai eraso eta baita defentsan ere, partidan sartuta egon ginen.
Une batzuetan kontzentrazioan hutsuneak izan bagenituen ere, eta beste batzuetan, nahiz eta gauzak ondo egin, saskiaren saria lortu ez, partida ona egin genuen. Apurka apurka hobetzen, (astean zehar egiten ari garen entrenamenduen adierazle) eta gure jokoa gero eta sendoagoa izatea lortzen ari gara.
Guzti honen ondorioz, aurreko larunbatean emaitza ona lortzera eraman gintuen, Araski bezalako arerio sendo eta on baten aurrean.
Azken albisteak