LA SALLE BILBAO 46 - 42 KIROLAK ARABA
Lehenengo itzuliaren azken partida, garaitu gabeko ekipo bakarren artean
Hasiera-hasieratik oso partida gogorra planteatu zen, non etxekoek aurrea hartu zuten baina partida apurtu gabe.
Lehenengo bi laurdenetan oso ezberdintasun txikiak zeuden markagailuan eta atsedenaldian puntu bakar batengatik galtzen genuen.
Bigarren partean, nahiz eta saiatu, La Salle oso serio mantendu zen defentsan eta inolaz ere ez zuten urduritasuna adierazi. Horrela, eta azken minutuetan oso hurbil egon baginen ere, garaipena lortu zuten.
Igande honetan, Arrasaten, hurrengo partida izango dugu Araski Ointxe-ren kontra; lehenengo partida irabazi genuen arren ehuneko ehunean atera beharko dugu berriz ere irabazteko.
Azken albisteak