ARABA LA BOLSA GENEROSA 56 - 32 ZARAOBE ST
Asteburu honetan partida bikoitza tokatzen zitzaigun. Lehenengoa, ostiralean jolastu genuen jada ezaguna den Zaraobe taldearen kontra. Beraien kontra jokatutako azken partida irabazi arren, ezin genuen arreta galdu eta lehenengo momentutik topera atera behar ginen.
Lehenengo laurdena tentsio gabekoa, kontzentrazio faltakoa eta gogo gutxikoa izan zen, hau guztia markagailuan gure kontra jarri zuen. Bigarren laurdenean intentsitate maila igo genuen baina ez zen nahikoa izan markagailuan abantaila islatzeko.
Atsedenaldi ostean, gure haurrak “pilak” jarri zituzten eta aurkariari aurre egin zioten. Genekiena besterik ez genuen egin; ipurdia makurtu, lapurtu eta saskiari eraso: jolastu.
Oraingo honetan beharbada hori balio izan zaigu, baina etorkizunean, neurriko partida batean, lehenengo laurden txar edo on bat egitea aldea markatu dezake. Orain autokritika egitea dagokigu, ikasi eta aurrera egin.
Azken albisteak