GERNIKA KESB 54 – 53 ASADOR 10 GIBAJAS
Porrota, partidaren amaiera estu batean.
Guztiz lo hartuta eta arreta galduta irteten gara partidara. Gernika-k hau aprobetxatu zuen tartea hartzeko eta markagailuan pixkanaka urruntzen joateko, ondorioz, lehenengo laurdena 25 – 9 etxekoen aldeko markagailu garbiarekin bukatu genuen.
Gainontzeko 30 minutuetan partida ona egin genuen, bai defentsan bai erasoan, astean zehar landutako kontzeptuak praktikan jarriz. Apurka apurka markagailuan desberdintasuna murrizten joan ginen, aurretik jarri arte. Nola nahi ere, partidaren azken uneetara markagailuan oso estu iritsi ginen. Azken une hauetan, Gernikak bere aukerak hobeto jokatzen jakin zuen, garaipena bertan geldituz.
Azken albisteak