ARABA LA BOLSA GENEROSA 42 - 31 ARASKI 05
Beste asteetan izandako dinamika berarekin hasi ginen partida. Erlaxatuak.
Lehenengo zatian lo egon ginen, anbizio falta nabaria zen eta errebotean Araski
zen nagusi. Gauzak horrela, atsedenaldira, galtzen, puntu bateko
diferentziarekin joan ginen.
Bigarren zatian, aldiz, gure jarrera aldatu zen eta jolasten hasi ginen.
Gogoak jarri genituen, baloi galduak ez ziren hainbeste izan eta batez ere,
errebotea kontrolatzen hasi ginen. Horrela, apurka-apurka markagailuan aurreratu
ginen eta azkenik garaipena lortu genuen.
Pixkanaka-pixkanaka, hobetzen goaz eta entrenatutakoa praktikan jartzen
dugu. Gure jarrera garrantzitsua da, denok gara ahaldun eta partidan murgilduta
egon behar gara.
Azken albisteak