eus  

JJuniorra

Foto

LOIOLA INDAUTXU 01 45 – 64 ASADOR 10 GIBAJAS

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Maitane

, Juniorra


Garaipena bigarren itzuliko lehen partidan, joko motelarekin.


Lehen laurdenean zehar tentsioa eta jokoan kontzentrazioa, bai erasoan bai defentsan, mantendu genituen. Honek, partidaren hasieratik markagailuan aurrealdea hartzeko aukera eman zigun, eta horrela, pixkanaka, markagailuan aldea handitu genuen.


Behin lehen 10 minutu hauek igarota, gehiegi lasaitu eta kontzentrazioa galdu genuen gainerako 30 minutuetan. Honen adierazle, azken hiru laurdenetan zabaldutako joko laua eta kalitate urrikoan islatu zen. Partida iluna gure aldetik jokatu genuena, inondik inora ez duena adierazten astean zehar egiten dugun lana.