MUNGIA ST 47 - 62 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Garaipen oso garrantzitsua Arabak etxetik kanpo lortutakoa larunbatean. Norgehiagoka ezinbestekoa zen bi taldeentzat, eta are gehiago lehen itzuliko bi luzepeneetako partidua estuaren ostean (71-70).
Bi taldeek nahiko urduri ekin zioten partiduari, eta erasoko huts egiteak izan ziren nagusi. Araba izan zen lehena erreakzionatzen, eta erasoko jokoa baloi mugimenduan oinarrituz pixkanaka erosoago aritu zen jolasean eta presioaz askatuz joan zen. Gainera, defentsako errebotea kontrolatu eta uztail azpian menderatu zuten kanpotarrek.
Mungiak formula ezberdinak erabili zituen partidua irauli nahian, baina ez ziren eraginkorrak suertatu eta azken laurdenaren faltan partidua erabakita geratu zen.
Azken laurden honetan partiduko tentsioa jaitsi zen eta Arabak bere defentsa maila ez zuen mantendu eta horrela Mungiak aldea murriztea lortu zuen (partiduan irabazi zuen partzial bakarra).
AUPA ARABA!
Azken albisteak