eus  

JJuniorra

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS 53 – 46 ARANUR ISB

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Maitane

, Juniorra

Arerio zuzen baten aurka garaipen garrantzitsua.


Lehenengoko 20 minutuetan partida oso berdinduta egon zen. Erasoan jokaldiak ondo burututa, jaurtiketarako aukera onak topatzen genituen, nahiz eta baloiaren mugimendu egokiak bat etorri ez jaurtiketa gauzatze portzentajeekin. Defentsan aldiz, oinarrizko akatsak izan genituen, hitz egin eta entrenatutako egoeren gainean, ondorioz, arerioak hauek aprobetxatuz kanastak lortzen zituen. Atsedenaldian 24 na ados.


Bigarren zatian, erasoan gauzak ondo egiten jarraitu eta bereziki defentsan gaizki egindakoak zuzentzeko asmoarekin kantxaratu ginen.Eta baita lortu ere. Era honetan gutxika gutxika markagailuan aldea lortzen joan ginen, bukaerarako minutu gutxi falta zirela, 14 puntuko tartea lortu arte. Une horretan erlaxatu ginen eta ordura arte eginiko defentsa era erasoko lanari uko egin genion. Iraurgik aprobetxatu eta bukaerako ezberdintasuna murriztu zuen, azkenean lortutako 7 puntu-arte (53-46)