KIROLAK ARABA 68 - 42 TYPO 90 CAFES AITONA
Askatuak-en kontra berriro garaipenetara itzuli gara.
Araskirekin galdu ondoren astea konplikatua izan zen emozionalki, baina partidan talde bezala jokatu genuen eta bai erasoan, bai defentsan, ondo egin genuen. Bigarren laurdenean erabaki zen partida gure aldeko 25-3ko partzial batekin; abantaila kudeatzen jakin genuen eta partida bukatzean 68-42 islatzen zen markagailuan.
Beste partidatan gutxi jokatzen duten jokalari batzuen lana aipagarria da, larunbatean zein erasoan, zein defentsan asko eman zutelako.
Alde negatibo bakarra Mai-ren lesioa izan zen. Sorbaldan mina hartu zuen eta aste batzuk jokatu gabe egongo da. Hemendik azkar bueltatzea desiratzen diogu
Azken albisteak