ARABERRI NIÑO JESUS 40 - 59 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Beste garipen bat gure haurren taldearentzat. Oraingo honetan, talde handia
den, Araberriren kontra jolasten genuen. Bigarren itzuliaren bigarren partida
irregulartasunez beteta egon zen.
Lehenengo zatian eraso erregularra izan zen nagusi, naiz eta jaurtiketa
guztiak ez sartu, ez zuten kale egin. Defentsa hasieran makala izanik, partida
aurrera joan ahala hobetzen zihoan. Jokalari guztiak hobetzeko eta emaitzak
lortzeko ahalegintzen zirela nabarmendu zen.
Hirugarren laurdena partidaren onena izan zen, errebotea, bai erasoan, bai
defentsan gogor zigortuz . Laurden honetan gure haurren taldea partidaren
abantaila nagusia lortu zuten aurkariengandik ihes egiten.
Bukatzeko, azkenengo laurdenean erritmoa moteldu genuen, baina laurden
erregularra izan zen ere eta zailtasun handirik gabe garaipena lortu
genuen.
Azken albisteak