ARABA LA BOLSA GENEROSA 60 - 64 SANIGNACIO BILOPACK
Araba liderra garaitzeko gogoekin geratu behar izan zen igandean.
Partiduak bi zati erabat ezberdin izan zituen. Lehen bi laurdenetan etxekoek beren jokorik onena erakutsi zuten eta partiduaren nagusi izan ziren, markagailuan aurretik momentu oro (lehen laurdena horren erakusle: 18-10). Baina berriz ere hainbat saskiratze erraz huts egin zituen, eta horrek bizia eman zion kanpotarrei.
Hirugarren laurdenean partidua aldatu zen, epaileen zenbait erabakik etxekoak despistatu eta kontzentrazioa galtzera eraman zituen, eta horrela, Sanignaziok markagailuari aurre egin zion eta gustura eta eroso ibili zen jokoan.
Une honetatik aurrera, Arabak atzetik aurrera egin behar izan zuen eta nahiz abantaila murriztuz joan (zein partidua berdintzeko jaurtiketa izan) ez zuen lortu markagailua guztiz iraultzea.
AUPA ARABA!
Azken albisteak