ARABA LA BOLSA GENEROSA 43 - 72 ELECTRO ALAVESA MARIANISTAS
Hobekuntza nabarigarria, baino ez nahikoa
Aste Santuko geldialdia baino lehenagoko azkeneko jardunaldiaren helburua argia zen: Bilbon aurreko astean emandako irudia hobetu, bai jarreran, intentsitatean eta jokoan.
Eta, ahalen barruan, horrela izan zen. Taldea gogotsu sartu zen zelaira, baino aldaketak egin ahala, 0-14ko partziala jaso genuen, laurdena 13 puntu azpitik amaitzeko. Hala ere, besoak jaitsi beharrean, taldea borrokan jarraitzea erabaki zuen, eta horren eredu bigarren laurdena izan zen, defentsa ona gauzatuz eta erasoan zerbait hobeto jolastuz.
Bigarren zatian indarrak agortzen joan ziren gutxinaka Marianistasen etengabeko presioaren erruz, eta markagailuko tartea handitzen joan zen bukaerako emaitzara arte. Hala ere, taldea partiduan jarraitu zuen ia uneoro, aurpegi on bat emateko gogoz.
Parciales: 8 –21 / 14 – 13 / 8 – 20 / 13 – 18
Andrea Sánchez (4), Anne Palacios (4), Arrate Arenzana (5), Uxue Martínez (0), Sonia Gómez (3), Alazne Manzanos (0), Leyre Manzanos (0), Uxue Garaialde (5), Esti Manzanos (2), Sandra Lauzurica (20), Irati Sagasti (-), Irune Palacios (0), Uxue Galarza (-).
Azken albisteak