ARABA LA BOLSA GENEROSA 39-23 URGATZI A
Zaragozan egun ederrak pasa ondoren ligara bueltatu ginen, aurreko partidetan gauzak oso zailak jarri zizkigun Urgatzi-ren kontra, hain zuzen.
Hasieran bai haiek, bai guk, pixka bat galduta ibili arren, apurka-apurka kantxan gustura sentitzen hasi ginen eta defentsa on baten esker aurrean jarri ginen. Bigarren laurdena antzekoa izan zen eta atsedenaldian 23-10 islatzen zen markagailuan.
Bigarren erdian nekea nabariagoa zen baina ez genuen amore eman eta berdin jokatzen jarraitu genuen. Bukaeran, 39-23 gure alde.
Taldea zoriondu behar dugu partida osoan intentsitatea mantentzea lortu zutelako, nahiz eta 8 jokalari besterik egon. Orain lanean jarraitu behar dugu denboraldiaren azken bi partidei aurre egiteko.
Azken albisteak