ARABA LA BOLSA GENEROSA 49 - 59 EASO UNIVERSIDAD DE DEUSTO
Bi
urteko ziklo bati amaiera
Denboraldiko bigarren zati zail baten ondoren, Taldea Euskal Ligako azken partidura iristen zen, zapore onaz amaitzeko gogoz, eta, zergatik ez, garaipen batekin amaitzeko.
Partiduaren hasieran, gutxinaka, taldea markagailuan tartea irekitzen joan zen, besoak jaitsi gabe borrokan jarraitzeko aukera ematen zigun. Defentsa on batekin eta eraso jariotu batekin, 3 puntu gora iritsi ginen lehenengo 10 minutuen amaierara.
Bigarren laurdena oso parekoa izan zen, partzial handirik lortu gabe, eta atsedenaldira 2 gora iritsiz. Aldageletatik bueltan, deskonexioa lehenengo minutuetan eta kontrako partziala; baino, besoak jaitsi beharrean, taldeak lehiatzeko gogoa zuen, eta partidura itzultzea lortu zuen, 10 puntuko desabantaila berreskuratuz.
Azken laurdeneko lehenengo minutuak zalantzaz beterikoak izan ziren, eta 4 minuturen faltan, markagailuak 46-48 isladatzen zuen. Hortik aurrera, itzalaldia eta garaipena lortzeko aukerei agur esan genien.
Porrota izan bazen ere, amaiera bi urte oso on hauei, zeinetan taldeak Araba mailako junior 2. mailatik Euskal Ligara igotzea lortu duen eta Euskadi osoko taldeekin lehiatzeko gai izan den.
Parciales: 12 – 9 / 14 – 15 / 16 – 17 / 7 – 18
Andrea Sánchez (2), Anne Palacios (0), Arrate Arenzana (4), Uxue Martínez (2), Sonia Gómez (2), Alazne Manzanos (8), Leyre Manzanos (0), Uxue Garaialde (4), Esti Manzanos (7), Sandra Lauzurica (17), Irati Sagasti (3), Irune Palacios (0), Uxue Galarza (-).
Azken albisteak