ARABA LA BOLSA GENEROSA 51 - 23 URGATZI B
Ligako azken partida. Urgatziren kontra jolasten genuen, etxean. Nahiz eta jakin
Arabako Final 4erako klasifikatuta ginela, liga ondo bukatu nahi genuen.
Beroketan, azken partida izateagatik, urduri ginen, baina era berean
kontzentratutak eta gogoekin. Hau, lehenengo laurdenean eragina izan zuen.
Saskiratzea kostatzen zitzaigun baina ondo jolasten ari ginen, bai defentsan:
2x1, erreboteak... , bai erasoan mugimendu handia sotzen baloiarekin, eta
baloirik gabeko jokalarien artean ere. Azkenean baloiak saskian sartzen hasi
ziren.
Bigarren laurdenean aldiz, lehenengo laurdenean egindako lan guztia galdu
zen. Ez genuen defendatzen eta erasoan beste taldeari erraz ematen genion
baloia. Urgatzik ondo aprebetxatu zuen aukera eta partzial ederra egin
zigun.
Bigarren laurdenean jolasten zuten jokalariek ez zutela ondo jolasteko
ahaleginik egin nahi ematen zuen.
Hirugarren laurdenean, lehenengo laurdeneko jokalari berberak atera
ziren eta berriro ondo jolastu zuten, hasierako jarrera berdinarekin jarraitzen
zuten eta honek markagailuan izugarrizko abantaila eman zigun.
Azkenengo laurdenean eta beraiekin hitz egin ostean, bigarren laurdeneko
jokalariei beste aukera eman zitzaien, oraingo honetan borrokatzeko gogoa zutela
erakutsi zuten.
Beste garaipen bat lortu genuen, baina ez hori bakarrik. Nahiz eta egun
okerra izan, denen artean lagundu eta denen artean konfidantza izanez gero, egun
zoragarri batean bilakatu daitekeela, ere, ikasi genuen. Orain aurkari
indartsuen kontra lehiatuko gara F-4ten, inoiz baino kontzentratuagoak egon
behar gara eta dauzkagun gaitasunetan sinistu behar dugu.
Gure haurren taldeari oraindik indarra eta borrokatzeko gogoa geratzen
zaio denboraldia ondo amaitzeko. Guri orain, denetan laguntzea eta animatzea
dagokigu.
Ezina ekinez egina.
Azken albisteak