CORAZONISTAS A 45- 52 ARABA B
Lehenengo partidua izan da eta aurkariei aurredenboraldian ikasitako guztia erakustea tokatu zaie. Hasiera ona izan dute Arabako jokalariak Leyreren kontraeraso eta errebote ofensiboen eskutik, modu horretan 2 eta 10eko partziala atera dute. Araba lehenengo laurdenaren erritmoa eraman du une Ligako oro, 10-17eko markagailuarekin.
Bigarren laurdenean Corazonistaseko jokalariak, gogotsu atera dira eta press zona baten bitartez, Araba gelditzea lortu dute. Jarraian baloi galerak eta jaurtiketa libreen hutsegiteak 24-27ko markagailua finkatu dute. Horrela joan dira atsedenera.
Hirugarren laurdena zelai aldaketarekin hasi da. Laurden honetan Arabak 13 jaurtiketa libre oparitu ditu, nahiz eta beraien aurkarien defentsatik garaile atera. Jaurtiketa libre horien bitartez Corazonistas markagailura hurbildu da (36-37).
Azkenengo laurdena, oraindik partidua erabaki gabe dago. Coras presiozko
defentsa jarri du martxan baina pase egoki eta gogorren bitartez Araba Corasen
presiotik ateratzea lortu du. Orain bai, pase egokiak eginez eraso
erabakigarriak egin dituzte eta zenbait saskiei esker puntuak lortu dituzte. .
Defentsari dagokionez Arabak aurrerapausoa eman du eta Coras deseroso sentitzen
hasi da. 3 minutu geratzen zirenean Araba 10 puntutik gora irabazten zihoazen
(42-52). Corasek hirukoitza sartu ondoren partiduan sartzeko aukera izan dute
baina Arabaren defentsaren bitartez Corasen gogoak desagertuz joan da.
Arabaren jokalarien esanetan, sentsazio onekin hasi dira ligako lehenengo partidu honetan.
Azken albisteak