eus  

JJuniorra

ASADOR 10 GIBAJAS 79 – 65 LOIOLA INDAUTXU-01

Ibon Saenz de Lafuente -

, Juniorra

Landutako garaipena junior LV Ligako estreinaldian.

              Partida erasoan korrika egin ahal izanez eta portzentai honekin hasi ginen, trantsizio eta tiro posizio onak lortzen genituen, nahiz eta kontzentrazio falta nabaria izan. Kontzentrazio falta hau oso nabaria egin zen defentsan, 1x1-k ez genituen defendatzen desiratutako intentsitatearekin, laguntzak ez ziren abiadura egokiarekin iristen, eta errebotea ez genuen ixten beharrezko gogortasunarekin. Honek, laurdena bukatzerakoan, markagailu altu bat ekarri zuen: 24-23.

Bigarren laurdenean, erasoan alaitasunez jokatzen jarraitu genuen, baina kontzentratuta eta akats gutxiago eginez. Egoera hori defentsan ere islatu zen, eta arlo honetan nabarmen hobetu genuen. Loiolaren puntuazioa laurden honetan nabarmenki jeitsi zen, laurden honetako partziala 23-8 izanez. Atsedenaldira 47-31-ko markagailuarekin iritsi ginen.


Hirugarren laurdenean, bigarren laurdenaren dinamika berarekin jarraitu nahi izan genuen, eta erasoan, halako neurri batean lortu genuen, nahiz eta, defentsan, lehen laurdenean erakutsitako portaerara itzuli arren. Dinamika hau bera, partidaren azken laurdenean berriro ere errepikatu zen. Hobetzen jarraitu nahi badugu, erlaxazio minutu hauek ezin ditugu onartu.