ASADOR 10 GIBAJAS 51 – 55 LOIOLA INDAUTXU 03
Denboraldiaren hasiera, partidu oso garrantzitsu batekin. Aurrean aurkari zuzena genuena San Viatorren, eta aurredenboraldi luze baten ondoren, prest geunden.
Gogotsu hasi genuen partidua, partiduan ondo sartuak, eta partiduko abantailarik handiena lortu genuen: +5 lehenengo minutuan. Hortik aurrera, Loiola partiduan sartu zen eta gauzak berdindu ziren. 16na lehenengo laurdenaren amaieran.
4 minuturen faltan aurkariak hutsarte bat eskatu zuen arte, bigarren laurdena oso berdinduta jarraitu zuen. Denbora tarte horretan, 0-15 partzial bat lortu zuten, markagailuan aldentzeko eta atsedenaldira 26-37 iristeko.
Hemendik aurrera, arraunean ibili ginen uneoro. Hirugarren laurdena saskiratze gutxikoa izan zen, eta markagailuko aldea ez zen ia aldatu. Azken laurdenean, Loiolak partidua apurtzen ez zuen lortzen, eta Asador 10 Gibajas ez zuen partidua joaten utzi nahi, eta aurkarien nekearen ondorioz, etxeko taldea markagailuan hurbiltzen joan zen. Azken minutuan markagailua berdintzeraino gerturatu ziren, 51 puntutara.
Azkeneko minutuan, jaurtiketa libreetan asmatzea partidua Loiolaren alde erortzea egin zuen.
Azken albisteak