eus  

JJuniorra

ARABA B 41 – 33 SAN VIATOR

Amaia Herran -

, Juniorra

Araba B-ko jokalari juniorren ligako bigarren partidua izan da gaur, oraingoan Divino Maestron. Aurrean, San Viator, partiduko hasieratik zona defentsan atera dira eta horren bitartez Arabaren erasoa ez da oso eraginkorra izan. Lehenengo laurden honen erdialdean Arabak hutsartea eskatu du, honek kontraerasoak ekarri ditu gero eta honekin batera zenbait saski (13-9).


Bigarren zatian Arabak partiduko erritmoa eramaten jarraitu du eta erasoetako nagusitasunaz baliatu da. Horren ondorioz eta Haizeak lortutako 10 puntu kontsekutiboen bidez 28-16 markagailuarekin joan da partidua atsedenera.


Partiduko bigarren zatian zehar abantailarekin egindako erasoak egon dira Arabaren jokalarien eskutik baina zenbait galera eta huts saskiaren beheko aldean eragina izan dute, markagailura ez baitira punturik gehitu. Hala ere, Araba Bko jokalariak egindako defentsarekin, atsedenetik lortutako diferentzia mantentzea lortu dute eta amaiera eman diote partiduari 41-33 markagailuarekin.